Etzazu, otoi, atzera egin
Utz nazazu zure itzalean oinak jartzen
Poliki poliki bera ez da kexatzen
Utz nazazu zure beldurraren muga ukitzen
Nire hatzek laztandu dute hamaika
Utz nazazu zure harresietara igotzen
Goitik ene begiek ikus zaitzaten
Utz nazazu zure ormatzarrei harriak jaurtitzen
Ez dute eta minik egiten
Utz nazazu zure gaztelua hartzen
Biontzako lekua bertan egiten
Zure burnizko zerrailak olioztatzen
Utz nazazu zure saloi ilunetara sartzen
Haien kortintzaharrak zabaltzen
Negu iluneko izotza urtzen
Zure bularreko armadura desmontatzen
Baditut berotasun pittinak saltari
Zure bihotzean jartzeko
Irri arinak sortzen dituzte
Geroxo lore bilakatzeko
Zure azal zuri zirimurra
Eguzkiaren irrika berua
Jar gaitezen biok etzanik
Soroan biluzik eskua emanik
Izarpeko landare sustraiek
Kilunka leunean har gaitzaten
x2 O.
No hay comentarios:
Publicar un comentario